XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Haien lanari eginiko balioztatze kritikoa onartu egiten dute, nahiz positibo zein negatibo izan.

Guzti hori eskuan izanik, gure gazteen errealitatea zehazkiago eratu ahal izan dugu, izu gehiegirik gabe.

Hezkuntza erregelatuari gagozkiola, gure ikasleen errealitatea oso garbia da: erabat arbuiatzen dute.

Kasu batzutan, nolanahiko arrazoinak direla bide, eskolak berak nahiz eta errekuperatzen hamaika saio egin, eragotzi die partaidetza.

Beste zenbaitetan, berriz, ikasleak berak egin dio uko bertan parte hartzeari.

Pedro Anituan gazte baten sarreraren aurretik, beti izan da kasu bakoitzaren azterketa sakona, hasera batean bil zitezkeen datuetatik: familia, gizarte-laguntzaileak, eskola, lagunartea, haur-psikiatria, haurteriaren udal taldea, eta abar.

Hala eta guztiz ere, Ikastetxetik beretik haratago legokeen planteamendu sistematiko eta koordinaturen beharra sentitzen dugu; planteamendu hori, gure ustez, Gasteizko ikasleteria osoaren orientaketa eta jarraipen-egituratik sortu beharko da.

Nahiz eta, egia esan, oso gutxi izan diren, gure ikasleren batek ez zukeen geureganaino iritsi beharko; besteren batek, aldiz, eta askotxok agian, beharrezko zukeen baina kalean dago eta nolanahiko arrazoinak direla bitarte Ikastetxera ez da sekula etorriko, O. H. O. edo L. H.an porrot egin ondoren.

Kezkagarri dira guretzat kasu guzti horiek.

Aspektu honetan, premiaz eskatzen dugu erakundeen aldetiko koordinakuntza, denon ahaleginak eraginkorrago bihur daitezen eta dauzkagun baliapideei erabilera hobeagoa eman diezaiegun.

2. GURE GAZTEAK ALTERNATIBA SOZIAL NORMALIZATUETAN TARTEKATZEN AL DIRA?.

Lehen lehenik, esperientzia hau bizi duten ikasleei emango diegu tartetxoa.

Gure gazteak mundu normalizatuan tartekatzen al dira? galderari bi saihets desberdinetatik saiatuko gatzaizkio erantzunik ematen: 2. 1. AURTENGO 1988.EKO EKAINEAN IKASTAROA BURUTU DUTEN IKASLEEK ZER EGINGO DUTE?.

Datorren ikastaroan ere Pedro Anituan jarraiko dira... 50%.

Bestelako ikasketetan hasiko dira... 27%.

* L. H. eta E. P. A. (gradudun)... 7%.

* I. Profesionaleko Zentruetan... 20%.